Urteko besta-rik ederrena

Version française

 

Larunbatean, xerria hiltzea dugu. Etxean bada mugimendu.

Lehenik, jazko lurrezko eltze urinekoak freskatu. Berinezko bokalak, bere kaitxuekin prestatu eta garbitu. Baratsuriak eta tipulak pizatu eta bezperan xuritu ( ostiralean ). Eltze handi batean tipulak eman, ura botatu tipulak kukutuz.

Erakitu tipulak bederen orentsu bat, ura kendu bahian, ura xukatuta, ezarri oihal batetan eta utzi gaua kanpoan, arbola batetik zintzilik, ura bota dezan.

Larunbata : goizean goizik etxeko sukaldea-argitan eta bizi bizian da. Xerri hiltzeko mahaina muntatua da, etxeko gizonak eta auzoak etorriak dira eta beharrena, urde hiltzalea, hor da xut eta prest, pixka bat zainetan menturaz ; nola nahiz jendeen solasetan, umore ona enzuten da.

Urde hiltzeko mahainaren gainean, auzoko gizonek urdea menperatzen dute : iep ! Prest !!!…. etxeko anderea hurbiltzen da untzi batekilan xerriaren odola biltzeko ; eta ber denboran Betiri-k, kanita marraza sartzen du xerriari, lepoko zeina ongi kausitu du…. Horra, gure xerria hilik eta behar den odola bildua odolgiendako.

Xerriaren larrua, erretzen dute gure gizonek, lastoarekin, eta karrakatzen alzirizko kanita xahal batekilan ; “kailluaren usain on hura, oraino senditzen dut “ Betiri-k “ kanita kolpe, batez, xerria, idekitzen, du, barnekoak kentzen “Emazteek“ tripak ikusteko, hertzeak baliatuz odolgiak betezeko.

Anartean etxeko sukaldean, goizeko gosariarentzat, xingar eta arroltze ta bana lukinka, etxeko andereak zintzoki eta gostuarekin apailatua du.

Jasko xerriki erresalbua atxikia egun berrezi hunentzako !!!!!!!!!!!!!.. alabainan ???!!!!! . Gasna pixka bat, eta nolakoa………. ardi gasna fina !!!!!!!!! heldu da ! goxokiaren aldia, ahantzi gabe, kafea-rekin!!!! Eta ba, ohidurak nahian, kruspetak jaten ditugu xerri hiltze egunean !!! Eta erran behar dut, barneari kausitzen dutela bixkotsa goxo hauek. Bat, bi, hiru… jatetik ezin gelditua, hain dire onak !!!!!!!

Erraiterik ez… gure kozinerak loriatuak eta harro senditzen direla !!!!

Zer haur denborako orroitzapen goxoak, ezin ahantziak !… XERRIa hiltzeko arratsean, Amak afari ontto bat prestatzen du, gomita delarik  » Betiri  » urde hiltzailea, orroitzen naiz nola bere bizia kondatzen zuen, bere gora beherekin, lan ttippi asko eginez, bere familia, 10 haurrez osatua, hezia baizuen umiltasunean. Nigarra eskapatzen zaion eta ber denboran begiak sukatuz ziola : horra, uharra pasatua. Gizon horren bertuteak eta alegerak lasaitzen gintuzten. Gaualdi goxoak, bitzitzen genintuen ere… Garen 9 etatik 7 haurridek, Amak ideki ildoari jarraikitzeko, ta usaia onak ez galzea gatik, bakotsa gure etxetan, xerri hiltzea egin dugu ere.

Odolgia jastazea !… haur ilobak bilduz, 40-eko mahaintarra bat otsatzen dugularik ; mus-ean, musikan gitararekin eta kantuz “xaramela” lagun. Ohartu gabe, arratsaldea joaiten da. Iluntsean, afaria, eguerdiko undarrak baliatuz egiten da, kantu eta musika-ren giro goxoak bereganaturik. Bainan hola da, memento onak ere utzi behar !!! Gure etxeetara sartzen gare, haurrak, gazteak eskolara eta helduak lanera gogoratuz : biharamuna, hor baita ere !!!!!!!! ….

DENA DEN, baigenakien, xerri hiltzeko sasoina noiz hasten zen. Zeren herriko plazan haurrak entzuten dire, xerria-ren ihakina eginez, jostatzen, lasterka, xerriaren ondotik, ezin harrapatuz. Zer plazera entzutea haurrak goxoan jostatzen. Zer bizia ekartzen duen segur gure herriko plazetan egun horrek.

SASOINA BUKATUA DA. Katiximan herriko erretorak galdera hau egin du haurrer :

Zoin da urteko bestarik ederrena ?

  • Nik badakit …

  • Beraz errak PETTAN

  • Jaun erretora, nere etxean segur, xerri hiltzea!!!!!!!!!!!!

Ditzazou

 

 

[Total: 1 Moyenne: 4]


Urteko besta-rik ederrena

Version Française

 

Larunbatean, xerria hiltzea dugu. Etxean bada mugimendu.

Lehenik, jazko lurrezko eltze urinekoak freskatu. Berinezko bokalak, bere kaitxuekin prestatu eta garbitu. Baratsuriak eta tipulak pizatu eta bezperan xuritu ( ostilarean ). Eltze handi batean tipulak eman, ura botatu tipulak kukutuz.

Erakitu tipulak bederen orentsu bat, ura kendu bahian, ura xukatuta, ezarri oihal batetan eta utzi gaua kanpoan, arbola batetik zintzilik, ura bota dezan.

Larunbata : goizean goizik etxeko sukaldea-argitan eta bizi bizian da. Xerri hiltzeko mahaina muntatua da, etxeko gizonak eta auzoak etorriak dira eta beharrena, urde hiltzalea, hor da xut eta prest, pixka bat zainetan menturaz ; nola nahiz jendeen solasetan, umore ona enzuten da.

Urde hiltzeko mahainaren gainean, auzoko gizonek urdea menperatzen dute : iep ! Prest !!!…. etxeko anderea hurbiltzen da untzi batekilan xerriaren odola biltzeko ; eta ber denboran Betiri-k, kanita marraza sartzen du xerriari, lepoko zeina ongi kausitu du…. Horra, gure xerria hilik eta behar den odola bildua odolgiendako.

Xerriaren larrua, erretzen dute gure gizonek, lastoarekin, eta karrakatzen alzirizko kanita xahal batekilan ; “kailluaren usain on hura, oraino senditzen dut “ Betiri-k “ kanita kolpe, batez, xerria, idekitzen, du, barnekoak kentzen “Emazteek“ tripak ikusteko, hertzeak baliatuz odolgiak betezeko.

Anartean etxeko sukaldean, goizeko gosariarentzat, xingar eta arroltze ta bana lukinka, etxeko andereak zintzoki eta gostuarekin apailatua du.

Jasko xerriki erresalbua atxikia egun berrezi hunentzako !!!!!!!!!!!!!.. alabainan ???!!!!! . Gasna pixka bat, eta nolakoa………. ardi gasna fina !!!!!!!!! heldu da ! goxokiaren aldia, ahantzi gabe, kafea-rekin!!!! Eta ba, ohidurak nahian, kruspetak jaten ditugu xerri hiltze egunean !!! Eta erran behar dut, barneari kausitzen dutela bixkotsa goxo hauek. Bat, bi, hiru… jatetik ezin gelditua, hain dire onak !!!!!!!

Erraiterik ez… gure kozinerak loriatuak eta harro senditzen direla !!!!

Zer haur denborako orroitzapen goxoak, ezin ahantziak !… XERRIa hiltzeko arratsean, Amak afari ontto bat prestatzen du, gomita delarik  » Betiri  » urde hiltzailea, orroitzen naiz nola bere bizia kondatzen zuen, bere gora beherekin, lan ttippi asko eginez, bere familia, 10 haurrez osatua, hezia baizuen umiltasunean. Nigarra eskapatzen zaion eta ber denboran begiak sukatuz ziola : horra, uharra pasatua. Gizon horren bertuteak eta alegerak lasaitzen gintuzten. Gaualdi goxoak, bitzitzen genintuen ere… Garen 9 etatik 7 haurridek, Amak ideki ildoari jarraikitzeko, ta usaia onak ez galzea gatik, bakotsa gure etxetan, xerri hiltzea egin dugu ere.

Odolgia jastazea !… haur ilobak bilduz, 40-eko mahaintarra bat otsatzen dugularik ; mus-ean, musikan gitararekin eta kantuz “xaramela” lagun. Ohartu gabe, arratsaldea joaiten da. Iluntsean, afaria, eguerdiko undarrak baliatuz egiten da, kantu eta musika-ren giro goxoak bereganaturik. Bainan hola da, memento onak ere utzi behar !!! Gure etxeetara sartzen gare, haurrak, gazteak eskolara eta helduak lanera gogoratuz : biharamuna, hor baita ere !!!!!!!! ….

DENA DEN, baigenakien, xerri hiltzeko sasoina noiz hasten zen. Zeren herriko plazan haurrak entzuten dire, xerria-ren ihakina eginez, jostatzen, lasterka, xerriaren ondotik, ezin harrapatuz. Zer plazera entzutea haurrak goxoan jostatzen. Zer bizia ekartzen duen segur gure herriko plazetan egun horrek.

 

SASOINA BUKATUA DA. Katiximan herriko erretorak galdera hau egin du haurrer :

  • Zoin da urteko bestarik ederrena ?

  • Nik badakit …

  • Beraz errak PETTAN

  • Jaun erretora, nere etxean segur, xerri hiltzea!!!!!!!!!!!!

 

Ditzazou

 

[Total: 0 Moyenne: 0]


Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée.