Historique du club Hego Xuria

M. Soulé a écrit un poème en basque et en français, retraçant l’histoire du club Hego Xuria (club des aînés de la commune d’Irissarry).

 

 

<>  elkartearen  historikoa

 

1

Laurogoi eta bia urtean zen hogoigarren mendea,

Sortu zelarik << HEGO XURIA>> deitu zuten elkartea.

Orduko gizon argitu batek sustaturikan xedea :

<> bai zuri gure eskerrak erakutsirik bidea.

2

Hastapenean zazpi zirela zutelarik abiatu,

Hek piztu pindar ttipi hura gaur su bizi da bilakatu.

SUHUSKUNE-ko lagunak ere zitzaizkolarik juntatu,

Gaur ehun-eta hirutan hogoi menbrotaz goiti baditu.

3

Elkartearen helburua da biziko larrazkenean

Laneko mundu hortarik kolpez baztertua dagonean :

Aro berri bat antolatzea denen elkartasunean,

Nehor ez dadin sendi debalde eta bakartasunean.

4

Ateraldiak muntatzen dira urtean bi edo hiru,

Bazter ederrak ikusiz eta gozatuz zonbait apairu;

Gizonak berdin han kokatuak, beti zerbait estakuru;

Andreak aldiz denda bisitan, edo gizonen aiduru.

5

Holako batez gertatua da hatxemaitea berantak,

Ostaler jaunak lagun batekin baitzituen konponketak;

Hartu wisky bat pagatu arte bahitu zazkon lunetak ;

Bertze bat berriz kalean galdu, gero ziren bilaketak.

6

Horiek hola ohartzen gira holako oroitzapenak:

Memento hartan ez bazen ere gero direla onenak,

Lehengoekin hobekienik bateratzen gaituztenak;

Hemen aldia bururatzean, ez diten finitu denak.

7

Direnak atxik, berrikuntzak sor, hori dugu politika,

Berrikuntzetan denak ez bada, huna bederen erdizka;

Abilenentzat gaurko teknika: internet, informatika,

Normalendako: karta jokoak, kirola edo petanka.

8

Elkartearen ixtorioa eginik larri-larria,

Orai bakotxak onar dezala dohakonaren saria;

<< Eskerrak zuek arduradunak emanik oldar berria,

Oroitzapen bat lagun hilentzat, ta gora: HEGO XURIA>>  (bis)

 

 

2010  ko Otsailean egina:   Peio SOULE

 

 

 

 

HEGO XURIA (historique du club)

 

1

L’an quatre vingt deux du vingtième siècle ; aux jeunes cela parait lointain,

Naissait le bébé « HEGO XURIA » devenant le club des anciens.

Un homme de ce temps, voyant déjà loin, épris de sentiments humains,

Christian ! Bien à vous, nos remerciements, pour avoir tracé le chemin.

2

Après un début peu encourageant, ils n’étaient que sept en partant,

Mais qu’importe le nombre, quand on a la foi, c’est d’y croire le plus important.

Avec SUHESCUN, en bon voisinage, ayant fait union entre temps ;

Aujourd’hui le club compte dans ses rangs, plus de cent soixante adhérents.

3

Cette association a pour but d’aider ceux : qui se trouvent à un moment,

Où mis à l’écart du camp des actifs, veulent combler ce vide autrement ;

En créant ensemble un nouvel espace, fait pour nous solidairement,

Afin que personne ne se sente exclu et en proie à l’isolement.

4

Annuellement sont organisés deux voyages pour tout un chacun,

Avec au programme visite de beaux sites, et puis repas pris en commun

Les hommes pas pressés de quitter l’endroit, préférant rester au parfum,

Les dames entre temps font les magasins, jugeant le moment opportun.

5

Ca pour l’anecdote ! Il est arrivé, que lors d’un de ces bons voyages,

Qu’un de nos amis, pour un désaccord, ne voulait régler son breuvage ;

Le serveur du bar, attendant son dû, lui prit les lunettes en otage ;

Un autre en goguette perdu dans les rues, et vas-y pour le sauvetage.

6

Ceci étant dit, nous constatons bien, que ce sont de tels souvenirs :

Qu’avec le recul deviennent sympathiques, et que nous allons retenir,

Qui par la pensée, avec les anciens, nous aident le mieux à nous unir,

En faisant en sorte que séparation, ne soit synonyme de finir.

7

Garder l’existant, tout en innovant, c’est bien ça notre politique,

Question nouveautés, chacun trouve son compte, ce n’est pas un programme unique

Pour les plus doués, les nouvelles techniques : internet voire informatique,

Pour tous : jeux de cartes, divers exercices avec pétanque et gymnastique.

8

L’historique du club sommairement fait, bien à chacun ce qui lui va :

Aux animateurs le gros du mérite, ce que nul ne contestera,

« Aux anciens du club appelés par Dieu : disons trois « Ave Maria »,

A tous meilleurs vœux, et bon vent au club, longue vie : HEGO XURIA » (bis)

 

 

Fait en février 2010 : Peio SOULE

[Total: 1 Moyenne: 5]

Thèmes associés au témoignage:



Témoignages similaires:



Laisser un commentaire

Votre adresse de messagerie ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *